• Banners Publicidad

    ¿Quieres que aparezca un banner tuyo en la web? Mándanos un email para consultar condiciones.

  • Publicidad

Bizkar Hezurra


Gasteiz,Rock/Metal/Ska/Funk/Rap (Disuelta) 

Formación Actual
Benjamin Villabella 'Triku': Voz
Goar Iñurrieta: Guitarra
Jose Antonio Castillo 'Kasti': Batería
Mikel Irazoki: Bajo

Biografía


Bizkar Hezurra Gasteizen 1993an sortutako laukotea izan zen. Korroskada, Cicatriz eta M-ak taldeetan aritutako musikariek osatu zuten, eta rock, reggae, rap eta funk doinuen nahasketa landu zuten bi diskotan: Informazio pozoindua (IZ, 1993) eta Beldurraren kultura (IZ, 1995). Lau taldekideek hainbat musikari eta talderentzat lan egin dute geroztik: Betagarri, Estopa, Miguel Bose...

80ko hamarkadaren hondarrean eta 90ekoaren hastapenean Estatu Batuetako hainbat taldek -Red Hot Chili Peppers, Fishbone, Living Colour, Defunkt...- rock, metal, ska, funk eta rap estiloak nahasteko zabaldutako joera bere egin zuen Bizkar Hezurrak, garai bertsuan Negu Gorriak, Danba edota BAP!! taldeek modu batean edo bestean egin zuten bezala.

Doinu horiek ez ziren arrotzak lau taldekideentzat. Benjamin Villabella Triku (ahotsa) Korroskada ska taldearen sortzaileetako bat izan zen 80ko hamarkadaren erdialdean. Bi disko kaleratu zituen Korroskadak, Por las buenas costumbres (1987) eta 43 volúmenes (1988), eta oihartzun handia lortu zuen "Torero" kantuarekin. Goar Iñurrieta (gitarra) eta Jose Antonio Castillo Kasti ere (bateria) Korroskadan aritutakoak ziren, baina beste eragin batzuk zituzten: punk eta rock gogorrarena Iñurrietak -Cicatriz taldeko gitarrista izan zen-, eta jazz-fusioarena Castillok. Mikel Irazoki M-ak taldeko baxu jotzaile ohiak, berriz, funk eta rock erritmo berritzaileen ezagutza ekartzen zion taldeari.

Lau sentsibilitate horiek batuz sortu zen Bizkar Hezurra, eta emanaldiak egiten hasi aurretik grabatu zuen lehen diskoa, Informazio pozoindua (IZ, 1993). Goar Iñurrieta zen konpositore nagusia, eta hitzak Trikuren eta Jon Maia bertsolariaren artean idatzi zituzten. Funk, rap, rock gogorra eta ska tantak biltzen zituen denbora gutxian egindako lan hark. Jaiotzen ari zen proiektu baten lehen urratsa izan zen. Garai berean, Bizkar Hezurretik aparte, Iñurrietak, Irazokik eta Castillok Txetxo Bengoetxea donostiarrari lagundu zioten 21 Japonesas taldean.

Bigarren diskoa, Beldurraren kultura (IZ, 1995), bi urtean kontzertuak emanez taldeak hartutako sendotasunaren eta entsegu lokalean egindako lan gogorraren emaitza izan zen, eta aurrekoak irekitako bidean sakondu zuen. Jendea halako musika entzutera ohitu gabe zegoela jakin bazekiten taldekideek: "Tipikoa denari ihes egiten saiatzen gara, saltzeko zailagoa den musika da (...) Musika hau antisistema da, komertzialtasuna lortzen duenean sistema bihurtuko da. Egiten duguna askoz erradikalagoa da, eta horrela sentitzen dugulako egiten dugu". Diskoak oihartzun handirik ez izan arren, hirugarren disko baterako kantuak egin zituen taldeak, eta lanaren izenburua aukeratua zuen: Ikuskizunaren gizartea. Haatik, ez zuen inoiz grabatu. Taldea "oharkabean hil zen, bukatu gabe", Trikuren hitzetan.

Bizkar Hezurraren amaieraz geroztik, taldekide bakoitzak musikari lotuta jarraitu du. Triku grabazio estudioko ekoizpen lanari emana da azken hamarkadan, bereziki Betagarri taldearekin. Mikel Irazokik hainbat musikarirekin egin du lan, Euskal Herrikoak (Anje Duhalde, Xabier Montoia, Mikel Erentxun, Juan Carlos Perez...) zein kanpokoak (Miguel Bose, Ana Torroja, Extremoduro...). Goar Iñurrieta Estopa taldearekin aritu zen hainbat urtez, eta Nacho Garcia Vegaren (Nacha Pop) disko bat ekoitzi zuen. Castillo, berriz, Gasteizko jazz fusion talde anitzetan ibili da: Doctor Petiot, Antigua Blue, Ideofunk, Blue Matter, Kebab, Blue Pop...

Discografía


LokamutsSingle1993

Tracklist

1. Lokamuts

Informazio PozoinduaAlbum1993

Tracklist

1. Bizkar Hezurra
2. Informazio Pozoindua
3. Debekatua
4. Belaun-Beltzak
5. Behartuen Oihuak
6. L.A.ko Aingeruak
7. Bestaldean
8. Argiaren Kolpea
9. Lokamuts
10. Mundu Eroa (Kaleidoskopioa)
11. Kalehiltzaileak
12. Gaur Da Festa
13. Eskertzerik Ez
14. Tartemarteka (Galduko Naiz Berriz)

Beldurraren KulturaAlbum1994

Tracklist

1. Buru-Hezurra
2. Erre
3. Gorputzetik At
4. Benetan
5. Ortozik
6. (Untitled)
7. Inor
8. Odola Ez Da Ura
9. (Untitled)
10. Kontsumoaren Bidea
11. Dagoena Dagoena Da
12. (Untitled)
13. Hizkuntza Bortitza
14. Beldurraren Kultura
15. Era-Aldaketa
16. (Untitled)
17. Jakinduria Txertaketa
18. Kresalak Urraturiko Garunak

Euskal Herriak Izan Behar Du Euskalduna Eta Librea!Split1996

Tracklist

1. Benito Lertxundi - Nigarra Begian
2. Mikel Laboa - Herria Eta Hizkuntza
3. Guk Taldea - Euskal Herrian Euskaraz
4. Txomin Eta Urbil Artola - Aberriaren Mugak
5. Anje Duhalde - Etxeko Andre
6. Gari - Hau Espektakulua!
7. Txakun - Maiatzaren Iguzkia
8. Deabruak Teilatuetan - Hau Da Ene Ondasun Guztia
9. Negu Gorrial - Hipokrisiari Stop!
10. Balerdi Balerdi - Toki-Lekun
11. Bizkar Hezurra - Esnatu
12. Bittor Aiape - Euskal Herria Eraikiz
13. Exkixu - Loretxoa

B.S.O. SuerteSplit1997

Tracklist

1. Barricada - Suerte
2. Soziedad Alkoholika - Ratas
3. PiLT - Hil Da Jainkoa
4. Desoreka - Sing Love
5. Barricada - Sospechoso
6. Hemendik At! - Goazen
7. Flitter - Infidelidad Virtual
8. Barricada - No Pares De Bailar
9. Hamlet - J.F.
10. Latino Diablo - Bajo Una Misma Bandera
11. PiLT - Erraietatik
12. Barricada - Ekume
13. Barricada - No Hay Tregua
14. Koma - Aquí Huele Como Que Han Fumado
15. Bizkar Hezurra - Ortozik
16. Barricada - Enemigo Publico Nº 1
17. Barricada - Rakel
18. Barricada - Oveja Negra

Vídeos



Enlaces


Youtubehttps://www.youtube.com/channel/UCjgsn-KmhT_k9GDLm6vpWpw

Marcar el Enlace permanente.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

  • Publicidad