• Banners Publicidad

    ¿Quieres que aparezca un banner tuyo en la web? Mándanos un email para consultar condiciones.

  • Publicidad

Parasma


Lekeitio,Thrash Metal (Desconocido) 

Formación Actual
Ursus: Voz
Malax: Guitarra
Fhlasito: Guitarra
Manu: Bajo
Toki: Batería, Percusiones & Voces
Ñako: Técnico En Directo & Relaciones

Biografía


Parasmak Lekeitioko hizkeran armiarma esan nahi du. Parasma ere, Lekeitioko boskote thrash-metalzalea da, eta Lekeitioko talderik ospetsuenaren bultzada eta laguntza jaso du. Ez nintzateke erratuko Parasma Etsaiak taldearen anaia txikiena dela esango banu.
Parasma 1998 sortu zen eta urte berean "Bizitzera beharturik" maketa argitaratu zuten euren kabuz eta baita, 1500 ale saldu ere. Maketa horren ildoak jorratzen dituzte taldearen izen bera ezarri dioten estreinako disko honetan. Soinuan eta hitzetan bortitzak, zuzeneko emanaldietan bezala. Soinu gogorrak dituzte gustuko, thrash-metala oinarri hartuta, death eta core pasarteak euren musika pozoitsuaren osagai bihurtu dituzte. Leize-zuloko ahots urratu eta lodiak gitarren abaila biziarekin nahasten dira. Ahotsen, baxuaren eta bateriaren soinu grabeek aurre egiten diete gitarra agudoei. Harriaren zama eta cutterraren zorroztasuna aldi berean. Diskoan zehar ere, tarte bitxiak entzuteko parada dugu; batzuetan, perkusioen indarrak ukitu etnikoa du ("Ez dakit"); besteetan, sampler-en eraginez teknoaren amildegira eramaten gaituzte ("Kaosmentala"). Lehen esan bezala, Etsaiak taldearen altzoan jaio eta hazitakoa da Parasma. Toki baterijoleak perkusioak eta ahotsak sartzen ditu Etsaiak-en zuzeneko emanaldietan. Diskoa Paul "Etsaiak" taldekoak grabatu eta nahastu du bere estudioetan, Lekeitio ondoan dagoen Amorotoko Musikorta estudioetan 2001eko abuztua eta irailean. Keu "Etsaiak" punteoak sartzen ibili zen ("Irabaziko dugu"). Beste laguntzaile batzuk ere izan ditu Parasmak disko hau grabatzeko; besteak beste: Aner Brutal Melody taldekoaren ahots gordin eta krudelak ("Herri zaharren mendekua"), Aitor pLT tekno kutsuko abestian teklak jotzen aritu da. Diseinua Dani Brigada Slam-ek egin du. Beste perkusio batzuk Axularrek sartu ditu. Diskoak hamabi kantu ditu, horietako bat instrumentala.
Hitzetan ez dago bakerik. Horietako zazpi Txilito idazle lekeitiarrak idatzi ditu eta gero Parasmak moldatu, gainontzekoak taldean sortutakoak dira. Hitz zuzenak, arazoei izkin egin gabe. Errespetua nori diete zor, eurenganako errespeturik ez bada? Ez diote euren buruari mugarik jartzen. Konplizitaterik eta begirunerik gabe doaz aitzina.
Parasma sare metalizatuan pozoi zaztatzailea astintzeko prest.

Discografía


Bizitzera BehartuaDemo1998

Tracklist

1. Istori Berdina
2. Ba Al Gara Ezer?
3. War Is the Way
4. Beldur Naiz
5. Diruarln Gaineth
6. Bizitzera Behartua
7. Zergaitik?

ParasmaAlbum2001

Tracklist

1. Askatasun Eza
2. Ez Ditut Gustuko
3. Herri Zaharren Mendekua
4. 200,000
5. Kaosmentala
6. Irabaziko Dugu
7. Ez Dakit
8. Malkoen Jabe
9. Kontuz
10. Zergatik?
11. Agian Berandu Da
12. Beldur Naiz

AEKantuzSplit2001

Tracklist

1. Pilt - Ezpatadantza
2. Koma - Baga Biga Higa
3. Zea Mays - Gogo Eta Gorputzaren Zilbor Hesteak
4. Ken 7 - Izarren Hautsa
5. Betagarri - Agure Zaharra
6. Zirikatu - Eperrak
7. Selektah Kolektiboa - Joan Dira, Joan
8. Leihotikan - Ikusi Mendizaleak
9. Parasma - Kanpo
10. Trikizio - Itsasoan Urak Haundi

Ekaitzik Gabeko BakerikAlbum2003

Tracklist

1. Noiz Arte
2. Bizitzatik Ikasten
3. Hiria Txiki Gelditzen Zait
4. Ez Duzu Kondentazen
5. Harro Adi
6. Gora Herriaren Diktadura
7. Emakumea
8. Gezurti
9. Itxi Begiak
10. Oroitzen Ditut
11. Gure Etxea
12. Intro / Itsaso Beltzak

Audios




Enlaces


Facebookhttps://www.facebook.com/Parasmataldea/

Marcar el Enlace permanente.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

  • Publicidad