• Banners Publicidad

    ¿Quieres que aparezca un banner tuyo en la web? Mándanos un email para consultar condiciones.

  • Publicidad

Eraso

Eraso Logo

Zarautz, Rock/Emo/Metal (Disuelta) 

Formación Actual

Sergio Ruiz: Guitarra & Voz
Nestor Urdanpilleta: Guitarra
Ander Izeta: Bajo
Iñigo Beitia: Batería
Imagen de la banda

Componentes Anteriores ▼

Amaiur Cajaraville: Bajo
Javi: Batería

Biografía ▼

Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso! Hastapenean Estigia eta Anestesia herrikideen ildo beretik thrash metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste lau diskoekin berretsi dute.

Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari. Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia) musikariarekin batera, Arrasateko Shot! estudioetan sartu ziren. Hasieran lau abesti grabatu zituzte, eta ondoren beste sei etorri ziren, disko luzea osatu arte. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) Soziedad Alkoholika taldeak sorturiko diskoetxeak argitaratu zuen. Zarauzko metal taldeak beste urrats bat egin zuen garapen bidean. "Gure musikak indar eta sentiberatasun handia dauka" (1). Aurreneko diskoa izateko, harrera polita izan zuen. Disko honetan, Aitor Abiok (Pi.L.T) eta Anarik kolaboratu zuten.

2001ean heldu zen Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, Haritz Harreguy eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. Delirium Tremens taldearen "Ikusi" kantuaren bertsio gordina bildu zuten disko horretan. Gerora, Zarauzko taldeak zenbait kontzertu entzutetsu eman zituen Euskal Herritik kanpo. Era berean, Slayer eta Machine Head thrash metal talde klasikoen gonbidatu gisa aritu zen, besteak beste.

2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik Grisez bustitako egunak hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta Metak zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiur Cajaravillek taldea utzi zuen (gaur egun Igelaren Banda jazz taldean jotzen du, Bixente Martinez eta Hasier Oleagarekin). Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta (Estigia, Nork?) musikari beteranoa batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. Kontra (Metak, 2005) laugarren diskoa eboluzio baten puntu goren eta helduena izan zen.

Taldeak bi urte eta erdiz aurkeztu zuen diskoa zuzenean, 2010ean Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu zuen, eta 2012n Ander Izeta Barricada taldean sartu zen, El Drogas abeslari eta baxu jotzailearen ordez. Hortaz, zazpi urte igaro ziren bosgarren diskoa kaleratu aurretik, Ez gara inoiz hilko (Bonberenea Ekintzak, 2012). Lan honetan, "sentiberatasunak eta gogortasunak bat egiten duten homogeneotasun batera" jo zuen Eraso!-k, taldekideen hitzetan. Zuzenekoetan ere aldaketa ekarri zuen disko berriak, aurrerantzean Sergio Ruizek gitarra jotzeari utzi eta abesteaz bakarrik arduratu baitzen.

Discografía ▼

Guztiaren AraberaDemo1996
Carátula de Guztiaren Arabera
Tracklist

1. Norbait Segika
2. Zitala
3. Nik Zutaz Pentsatzen Dudana
4. Bakoitzak Badaki
5. Zurekin
6. Eraso!

GauaDemo1997
Carátula de Gaua
Tracklist

1. Gaua
2. JexuxMari
3. Urrutitik...
4. Zapaldu!
5. Hire Hitzekin
6. Ez Dakik

Erantzunik GabeAlbum1999
Carátula de Erantzunik Gabe
Tracklist

1. Erantzunik Gabe
2. Fede Faltsua
3. Aldeginda
4. Nork Mugitzen Gaitu?
5. Gure Bizitza
6. Bai, Zein Haiz
7. Zein Gogorra
8. Eskale Baten Memoriak
9. Droga Merkea
10. Tristura Barruan

Oraina Eta GeroaAlbum2001
Carátula de Oraina Eta Geroa
Tracklist

1. Oraina Eta Geroa
2. Sasiak, Zainetan Hasiak
3. Arauetara Kateaturik
4. Ez Da Bidea
5. Arazoen Zergatia
6. Oztopoak Gainditu
7. Etorkin-zuna
8. Ikusi Eta Ikasi (Delirium Tremens Cover)
9. Mutu Bezain Gor Hago
10. Joan Etorriak
11. Zoriontasuna Salgai

Grisez Bustitako EgunakAlbum2003
Carátula de Grisez Bustitako Egunak
Tracklist

1. Gertaerak
2. Ispilua Apurtu da
3. Gizartearen Loak
4. Otsoak Otsoari Laztan
5. Ze Huts Garen
6. Sistemaren Esklabu
7. Ihes
8. Altzairuzko Taupadak
9. Gezia
10. Alargun Beltzaren Besarkada
11. Grisez Bustitako Egunak

KontraAlbum2005
Carátula de Kontra
Tracklist

1. Aurrera
2. Egunak
3. Kontra
4. Errebelazioa
5. Laztanak/Oihuak
6. Hitzik Esan Gabe
7. Sosegu Eza
8. Odola Ta Malkoak
9. Haur Denborak
10. Ilargia Egunez
11. Belaunaldi Zauritua

Ez Gara Inoiz HilkoAlbum2012
Carátula de Ez Gara Inoiz Hilko
Tracklist

1. Orbainak
2. Memoria
3. Eskura Sekula
4. Egunsenti Nuklearrak
5. Gaur Ez Bada Bihar
6. Hesiak
7. Jaungoikoaren Izenean
8. Argazkia
9. Malkoa
10. Ez Gara Inoiz Hilko
11. Izarapean
12. Beldurrak

Kaiolatik IhesAlbum2016
Carátula de Kaiolatik Ihes
Tracklist

1. Ezinak Ekinez Eginak
2. Blue Demon
3. Ez Da Ezer Gertatzen
4. Paperezko Itsasontziaren Bidaia
5. Gazte Izan Nintzen
6. Kaiolatik Ihes
7. Sua.Herra.Mina
8. Itxi Ditut Begiak
9. Non Da Ozeanoa?

Bonberenea Aspalditik Gatoz, Urrutira GoazSplit2017
Carátula de Bonberenea Aspalditik Gatoz, Urrutira Goaz
Tracklist

Cd 1

01. Estricalla - Hiroshima Toki Guztietan Dago
02. 25th Coming Fire - Still Pissing
03. Estanislaw - Limonov
04. Humilitate - Símbolo De Nuestra Vergüenza
05. Anestesia - Harrakeri Zuria
06. Eraso! - Pentsamendu Ukatuak
07. Humus - Piromania
08. Zea Mays - Bonberenean
09. Sofa - Into The Fire
10. Anger - Disko Dantzarien Heriotza
11. Matxura - Metro Karratu Batean

Cd 2

01. Glaukoma - Emaionk
02. Libe - Ispiluen Iluntzea
03. Han! - Psikiatra Maiz
04. Bi Bala - Cool
05. Belarmiñak - Zerbaitengatik
06. Fiachras - Traizio Tradizio
07. Ze Esatek! - Rude Girl
08. Atila Y Los Unos - Atila En La Casa De Las Maravillas
09. Bonberenea Txaranga - Dream Team
10. Anai Arrebak - Aizu!
11. Pirritx, Porrotx Eta Marimotots - Su Txikien Sorgunea

Inoren LurretanE.P.2018
Carátula de Inoren Lurretan
Tracklist

1. Algoritmo Bat
2. Azalarazten
3. Zinismoaren Garaipena
4. Hodei Beltzak
5. Dena Errepikatuz Doa
6. Inoren Lurretan

Azken BateanAlbum2024
Carátula de Azken Batean
Tracklist

1. Oroitzapenak
2. Ilun Hotz Heze
3. Iraun Duen Bitartean
4. Adorea Vs Zalantzak
5. Gure Inperioa
6. Biktimak
7. Inora Ez Narama
8. Hitza Apurtu
9. Iraganaren Bila
10. Betiko Delako
11. Ansiolitiko Salda
12. Hustutako Arimak

Audios ▼

Vídeos ▼

Lyric Videos ▼


Marcar el Enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

  • Publicidad