Elgoibar, Melodic Heavy Metal (Disuelta)
Formación Actual Kristian Etxabe: Bajo Kamilo Fernández: Batería Jon Iturrino: Guitarra Jabi Bergara: Guitarra Jon Zabala: Voz |
Biografía
Ehun kilo euskal heavyaren sorreran Su ta Gar taldearekin batera aipatu behar den taldea da. Taldekideak 1991n batu ziren, Elgoibarren (Gipuzkoa), eta bi disko argitaratu zituzten: Euli artean (Oihuka, 1994) eta Esaiek... (Oihuka, 1995). Rock gogorra beren izaera propioarekin jorratzen saiatu ziren. Taldekideak 1997ko urrian banandu ziren, Elgoibarko gaztetxean azken kontzertua eman ostean.
90eko hamarkadaren erdialdean euskaraz abesturiko heavy metalak lehendabiziko urrezko garaia bizi zuen. Su Ta Gar talde aitzindariaren ildo beretik, Ehun Kilo boskoteak garai hartan ekin zion ibilbideari, Eibartik gertu, Elgoibarren. Musikan lehenago hasi baziren ere, Jon Zabala (ahotsa), Jon Iturrino (gitarra), Jabi Bergara (gitarra), Kristian Etxabe (baxua) eta Kamilo Fernandez (bateria) musikariek, zehazki, 1991n sortu zuten Ehun Kilo. Urtebete geroago, bost kideek lehen maketa grabatu zuten, Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioan. Lau kantu eta azal adierazgarri bat zituen lehen kaseteak, eta harrera polita izan zuen heavy zaleen artean. Urte haietan Gipuzkoako barnealdean heavy musikak jarraitzaile asko irabazi zituen punk zaleen artetik.
Era berean, Ehun Kiloren oihartzuna zabalduz joan zen, eta, halako batean, Oihuka diskoetxearekin ados jarri ziren lehen diskoa kaleratzeko. 1993ko urrian Donostiako Elkar estudioan sartu eta, Jean Phocas teknikariarekin batera, Euli artean (Oihuka, 1993) estreinako diskoa grabatu zuten. Maketatik "Mendekua" kantua berreskuratu zuten eta beste 11rekin bildu zuten. Bitxikeria gisa, "Tango feroz" aipatu behar da. Gaztelaniaz abesturiko bakarra da eta, izenak dioen bezala, tangoa eta heavya uztartzen ditu. Kantu horretan Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko gitarrista eta abeslariak parte hartu zuen, pianoa joz. Behin aurreneko diskoa aterata, Elgoibarko boskoteak kontzertu asko emateko aukera izan zuen hurrengo bi urteetan.
1995ean agertoki gainetik estudiorako bidea hartu zuten beste behin ere, bigarren diskoa grabatzeko. Elkar estudioetako esperientzia errepikatu zuten, baina orduan Carlos Balseiroren gidaritzapean. Taldearen kontzertuetako teknikaria zen Balseiro. Esaiek... diskoan (Oihuka, 1995) 12 kantu bildu zituzten, Ehun Kilok berezkoa zuen heavy kutsukoak denak. Nolanahi ere, lan horretan ere ohiko estilotik ateratzen den kantu bat topa daiteke, era akustikoan emana: "Zu zaitut zazpien artean". Bistakoa da gipuzkoarrek heavyarekin batera esperimentatzea ere atsegin zutela. Halaxe egin zuten diskoaren azalarekin ere, nahiko ezohikoa rock gogorra jorratzen duten taldeen artean.
Lan berria ateratzearekin batera, Ehun Kilok makina bat emanaldi egin zuen hurrengo bi urteetan. Euskal Herriko txoko askotan jo zuten eta zale kopurua egonkortu zuten. Hala eta guztiz ere, 1997ko urriaren 11n taldeak azken kontzertua eman zuen, Elgoibarko gaztetxean, etxean. Bertan, errepaso ederra eman zioten taldearen kantu zerrendari, eta jende asko bildu zen bertan euskarazko heavy metala bultzatu zuen talde honi agur esateko.
Desegin ondoren
Geroztik, taldeko hainbatek musika utzia dute, baina beste batzuk egitasmo berrietan agertu dira. Jon Iturrino gitarrista Lau Mono taldean aritu zen eta Beidau diskoa (Tx Diskak) atera zuen. 2005ean, berriz, Hira taldean sartu eta (sic). diskoan (EDG Music) parte hartu zuen.
2017an, taldea desegin eta 10 urtera, Hatortxu Rock jaialdiak gonbidatu zituen bira txiki bat egitera, eta hiruzpalau kontzertu egin zituzten, formazio originala berreskuratuz

Discografía
Tracklist 1. Sasoian 2. Ezingo Dut 3. Ehun Kilo 4. Mendekua |
Tracklist 1. Haragizko Dianak 2. Gezur Hutsa 3. Bihotz Lapurra 4. Mendekua 5. Giza Putreak 6. Basatia 7. Euli Artean 8. Jambo 9. Tango Feroz 10. Lourdes 11. Beltza 12. Soweto |
Tracklist 1. Erortzen 2. Leiho Aurrean 3. Gixajo Baten Ipuinak 4. Errepidearen Erregea 5. Esaiok 6. Zu Zaitut Zazpien Artean 7. Lotsaren Balioa 8. Zuen Aurrean Indarrez 9. Betiko Aitzakiak 10. Infernua 11. Sasoian 12. Aditz Ederra |