Eraso! (Zarautz,Rock/Emo/Metal) dieron su último concierto el pasado 27 de Diciembre en Bonberenea. El sábado pasado, sin embargo, llegó el adiós definitivo. Treinta años después se reunieron por última vez como Eraso! y grabaron una live session en el propio Bonberenea.
A lo largo de este año irán publicando vídeos de su último concierto y esta live session grabado en Bonberenea.
Este es el comunicado de la banda en RRSS (en euskera):
«Joan den abenduaren 27an gure azken kontzertua eman genuen Bonberenean, lagunez eta 30 urte hauetan bidelagun izan zaituztegun guztioz inguratuta. Gau hartan agurtu genituen oholtzak.
Larunbatean, ordea, behin betiko agurra iritsi zen. Hogeita hamar urte geroago, azken aldiz elkartu ginen Eraso! bezala, gure bizitzetako zati handi bat izan den abentura honi amaiera emateko.
Eta, gainera, aspalditik buruan genuen eta egiteke geneukan zerbait itxiz egin genuen. Bonbereneko jendeari esker, azkenean bertan live session bat grabatu ahal izan genuen. Betidanik egin nahi izan dugun zerbait zen, baina inoiz ez zen momentua iritsi. Azken opari bat guretzat, baina baita urte hauetan guztietan gure alboan egon zareten guztiontzat ere.
Ez genuen horretarako leku hoberik aukeratzerik. Bonberenea beti izan da gure etxea. Hasieratik bertatik zaindu, babestu eta primeran hartu gaituzten tokia.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Kontzertuetara etorri zaretenoi, gertu edo urrunetik jarraitu gaituzuenoi, errepidea, entsegu lokala, barreak, istorioak eta une zailak ere gurekin partekatu dituzuenoi. Eskerrik asko 30 urte hauetan gurekin egoteagatik.
Talde gisa agur esaten dugu, baina bizitako guztia betiko eramango dugu gurekin.
Urte honetan zehar gure azken kontzertuko bideoak eta Bonberenean grabatutako live session hau argitaratzen joango gara. Gure azken eskaintza izango da. Zirkulua ixteko modu bat, eta Eraso! guretzat izan den guztia azken aldiz zuekin partekatzeko aukera.
Eskerrik asko bihotzez.»

Más información de la banda en nuestra página de Eraso!.

