Zarautz,Rock/Emo/Metal (Activa)
Formación Actual Sergio Ruiz: Guitarra & Voz Nestor Urdanpilleta: Guitarra Ander Izeta: Bajo Iñigo Beitia: Batería | ![]() |
Componentes Anteriores Amaiur Cajaraville: Bajo Javi: Batería |
Biografía
Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso! Hastapenean Estigia eta Anestesia herrikideen ildo beretik thrash metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste lau diskoekin berretsi dute.
Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari. Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia) musikariarekin batera, Arrasateko Shot! estudioetan sartu ziren. Hasieran lau abesti grabatu zituzte, eta ondoren beste sei etorri ziren, disko luzea osatu arte. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) Soziedad Alkoholika taldeak sorturiko diskoetxeak argitaratu zuen. Zarauzko metal taldeak beste urrats bat egin zuen garapen bidean. "Gure musikak indar eta sentiberatasun handia dauka" (1). Aurreneko diskoa izateko, harrera polita izan zuen. Disko honetan, Aitor Abiok (Pi.L.T) eta Anarik kolaboratu zuten.
2001ean heldu zen Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, Haritz Harreguy eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. Delirium Tremens taldearen "Ikusi" kantuaren bertsio gordina bildu zuten disko horretan. Gerora, Zarauzko taldeak zenbait kontzertu entzutetsu eman zituen Euskal Herritik kanpo. Era berean, Slayer eta Machine Head thrash metal talde klasikoen gonbidatu gisa aritu zen, besteak beste.
2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik Grisez bustitako egunak hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta Metak zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiur Cajaravillek taldea utzi zuen (gaur egun Igelaren Banda jazz taldean jotzen du, Bixente Martinez eta Hasier Oleagarekin). Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta (Estigia, Nork?) musikari beteranoa batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. Kontra (Metak, 2005) laugarren diskoa eboluzio baten puntu goren eta helduena izan zen.
Taldeak bi urte eta erdiz aurkeztu zuen diskoa zuzenean, 2010ean Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu zuen, eta 2012n Ander Izeta Barricada taldean sartu zen, El Drogas abeslari eta baxu jotzailearen ordez. Hortaz, zazpi urte igaro ziren bosgarren diskoa kaleratu aurretik, Ez gara inoiz hilko (Bonberenea Ekintzak, 2012). Lan honetan, "sentiberatasunak eta gogortasunak bat egiten duten homogeneotasun batera" jo zuen Eraso!-k, taldekideen hitzetan. Zuzenekoetan ere aldaketa ekarri zuen disko berriak, aurrerantzean Sergio Ruizek gitarra jotzeari utzi eta abesteaz bakarrik arduratu baitzen.

Discografía
![]() | Tracklist 1. Norbait Segika 2. Zitala 3. Nik Zutaz Pentsatzen Dudana 4. Bakoitzak Badaki 5. Zurekin 6. Eraso! |
![]() | Tracklist 1. Gaua 2. JexuxMari 3. Urrutitik... 4. Zapaldu! 5. Hire Hitzekin 6. Ez Dakik |
![]() | Tracklist 1. Erantzunik Gabe 2. Fede Faltsua 3. Aldeginda 4. Nork Mugitzen Gaitu? 5. Gure Bizitza 6. Bai, Zein Haiz 7. Zein Gogorra 8. Eskale Baten Memoriak 9. Droga Merkea 10. Tristura Barruan |
![]() | Tracklist 1. Eraso - Erantzunik Gabe 2. Eraso - Gure Bizitza 3. Anarko - Muerto Perfecto Fin De Sed 4. Anarko - E-mail Desde El Infierno 5. Ekon - Mezua Zuretzat 6. Ekon - Ekosabotaia 7. Soziedad Alkoholika - Peces Mutantes 8. Soziedad Alkoholika - Cienzia Asesina 9. Paquita's Nipples - Ragga Killer 10. Paquita's Nipples - Katulo 11. M.A.L.M. - Ez Dakit 12. M.A.L.M. - Buscando La Calma 13. Bat Bitten - Zikin 14. Bat Bitten - Argi Beltzak |
![]() | Tracklist 1. Soziedad Alkoholika - Dosis De Violencia 2. Soziedad Alkoholika - Irrealidades 3. Eraso! - Joan Etorriak 4. Eraso! - Ez Da Bidea 5. Anarko - Psicoviaje 6. Anarko - Ahora No 7. Kaos Etiliko - Hoy Es Mi Dia (Sale El Sol) 8. Kaos Etiliko - Quise Verte 9. Obligaciones - Rápido Y Sucio 10. Obligaciones - Escenas De Terror |
![]() | Tracklist 1. Oraina Eta Geroa 2. Sasiak, Zainetan Hasiak 3. Arauetara Kateaturik 4. Ez Da Bidea 5. Arazoen Zergatia 6. Oztopoak Gainditu 7. Etorkin-zuna 8. Ikusi Eta Ikasi (Delirium Tremens Cover) 9. Mutu Bezain Gor Hago 10. Joan Etorriak 11. Zoriontasuna Salgai |
![]() | Tracklist 1. Gertaerak 2. Ispilua Apurtu da 3. Gizartearen Loak 4. Otsoak Otsoari Laztan 5. Ze Huts Garen 6. Sistemaren Esklabu 7. Ihes 8. Altzairuzko Taupadak 9. Gezia 10. Alargun Beltzaren Besarkada 11. Grisez Bustitako Egunak |
![]() | Tracklist 1. Aurrera 2. Egunak 3. Kontra 4. Errebelazioa 5. Laztanak/Oihuak 6. Hitzik Esan Gabe 7. Sosegu Eza 8. Odola Ta Malkoak 9. Haur Denborak 10. Ilargia Egunez 11. Belaunaldi Zauritua |
![]() | Tracklist 1. Orbainak 2. Memoria 3. Eskura Sekula 4. Egunsenti Nuklearrak 5. Gaur Ez Bada Bihar 6. Hesiak 7. Jaungoikoaren Izenean 8. Argazkia 9. Malkoa 10. Ez Gara Inoiz Hilko 11. Izarapean 12. Beldurrak |
![]() | Tracklist 1. Ezinak Ekinez Eginak 2. Blue Demon 3. Ez Da Ezer Gertatzen 4. Paperezko Itsasontziaren Bidaia 5. Gazte Izan Nintzen 6. Kaiolatik Ihes 7. Sua.Herra.Mina 8. Itxi Ditut Begiak 9. Non Da Ozeanoa? |
![]() | Tracklist Cd 1 01. Estricalla - Hiroshima Toki Guztietan Dago 02. 25th Coming Fire - Still Pissing 03. Estanislaw - Limonov 04. Humilitate - Símbolo De Nuestra Vergüenza 05. Anestesia - Harrakeri Zuria 06. Eraso! - Pentsamendu Ukatuak 07. Humus - Piromania 08. Zea Mays - Bonberenean 09. Sofa - Into The Fire 10. Anger - Disko Dantzarien Heriotza 11. Matxura - Metro Karratu Batean Cd 2 01. Glaukoma - Emaionk 02. Libe - Ispiluen Iluntzea 03. Han! - Psikiatra Maiz 04. Bi Bala - Cool 05. Belarmiñak - Zerbaitengatik 06. Fiachras - Traizio Tradizio 07. Ze Esatek! - Rude Girl 08. Atila Y Los Unos - Atila En La Casa De Las Maravillas 09. Bonberenea Txaranga - Dream Team 10. Anai Arrebak - Aizu! 11. Pirritx, Porrotx Eta Marimotots - Su Txikien Sorgunea |
![]() | Tracklist 1. Algoritmo Bat 2. Azalarazten 3. Zinismoaren Garaipena 4. Hodei Beltzak 5. Dena Errepikatuz Doa 6. Inoren Lurretan |