Donostia, Power Metal (Activa)
Formación Actual
Etxahun Urkizu: Batería
Ander Cañas: Guitarra
Unai Zabala: Guitarra
Asier Enbil: Voz & Teclados
Componentes Anteriores
Unai Corral: Batería
Iban Fernandez: Batería
Biografía
Lehen diskoaren emaitzak ezin hobeak izan ziren. 2000. urtea zinez oparoa izan zen Asgarth-entzat. Euskal Herriko txoko askotan jotzeko aukera izan zuen, eta haren musika etengabe entzuten zen irratian. Zuzenekoekin lanpetuta ibili arren, Añorgakoak bigarren diskoa prestatzen hasi ziren. Taldekideek argi zuten lehenengo grabazioa maketa bat baino ez zela. Horregatik, lehen lan mardula osatzea erabaki zuten. Hala, urrian Amasako (Gipuzkoa) IZ estudioetan sartu, eta hiru astean lan berria grabatu zuten. Beste behin ere, Carlos Creator izan zuten ekoizle eta teknikari. Etorkizunaren sustraia bigarren diskoan (IZ, 2001), Alemaniako heavy metal eskolako abestiak bildu zituzten, eta Aitor Uriarte abeslariak (Latzen, Sen, Une) lagundu zuen ahotsetan. Bigarren lan horrekin, Asgarth-ek arrakastari eutsi ez ezik areagotu egin zuen. Hala, 2000 eta 2001 bitartean 60 kontzertutik gora eman zituzten.
Bizi zuten une gozoaz jabetuta, taldearen etorkizunaren alde apustu egitea erabaki zuten. Batetik, diskoetxez aldatu, eta Gor zigiluarekin sinatu zuten. Bestetik, Matxitxa management bulegoarekin bat egin zuten, zuzenekoen kontratazioa hobetze aldera. Helburu berriak zehaztuta, 2002ko irailean III (Gor, 2002) grabatu zuten. Ordura arteko helduena, Juanan eta Javi San Martin anaien gidaritzapean. Beste behin ere, harrera nahiko ona izan zuen diskoak. Hobea salmenta aldetik, kontzertu aldetik baino. Ordurako euskarazko heavy metalaren eta Asgarth izenaren sua itzaltzen hasia zen. Egoera horren ondorioz, taldeak atseden hartzea erabaki zuen, aurrera begira zer egingo zuten erabakitzeko. Askok uste izan zuten taldea banandu egin zela.
2004tik aurrera
2004. urteko udan, Iban Fernandezek taldea utzi, eta Unai Corralek (Utikan, U.K.BILL) hartu zuen haren lekua. Aldaketa horrek beste ekarpen bat egin zion taldeari: beste ideia eta erritmo batzuk. Ilusioa berreskuratu nahian, 2005eko abuztutik irailera bitartean, berriz sartu ziren estudiora, eta, San Martin anaien laguntzarekin, rock estilo handiagoko lan bat osatu zuten. Nolanahi ere, makina bat traba izan zuten diskoa argitaratzeko. Gor zigiluarekin ez ziren ados jarri, eta, azkenik, EDG Music diskoetxearekin elkarlanean kaleratu zuten ...Garrasia (2005). Aurreko lanekin gertatu ez bezala, salmentak ez ziren horren onak izan, eta kontzertu aldetik ere ez zuten aukera nabaririk izan.
2007ko irailaren 1ean, gorabeheraz betetako hamar urteko ibilbidea amaitu zuen Asgarthek, Añorgako gaztetxean.
Discografía

1. Jainkoen Egoitza
2. Ekaitza
3. Ideia Antolatuak
4. Magia
5. Zu Gabe
6. Amaigabeko Lurraldea
7. Atzeri

1. Etorkizunaren Sustraia
2. Mehategi Beltza
3. Asgarth
4. Heriotzaren Aurpegia
5. Arraza
6. Itzala
7. Arbasoen Guda
8. Ipar Haizea
9. Eutsi Lagun
10. Geldiezina
11. Zure Zai
12. Mendekua

1. Goian Bego
2. Ito Arte
3. Gauean Ihesi
4. Begi Bi
5. Lur Jota
6. Pekatua
7. Mugak
8. Denboraren Hautsa
9. Uren Artean
10. Hitz Gabe

1. Asgarth - Lur Jota
2. Berri Txarrak - Bisai Berria
3. Hirurko - Sólo Soy Un Jubilado
4. Doctor Deseo - Hay Un Tesoro En Tus Lágrimas
5. Jousilouli - Ikastola Maite Dut
6. Cuerno De Chivo - Música
7. Ekon - Eguzkia Ezkutatzen Denean
8. Soblind - Help Me Through
9. Ados - Tamata

1. Garrasia... (Instrumental)
2. Azken Nahia
3. Zeren Beldur
4. Esnatu Gara
5. Ahaztezina Izango Dela
6. Gezurrak
7. Hitzak Hitz Direlako
8. Urtetan
9. Eman Pausoa
10. Zatoz Bila
11. Edurnezuri
12. Zu Zeu Etsai
13. Zuzenean
14. ...Garrasia

1. Argi Izpiak
2. Zeldatik
3. Izurri Berria
4. Kale Gorrian
5. Gainditu Dut
6. Ispilu Zelataria
7. Abdoulayren Agurra
8. Abdoulay
9. Nahi Nukeen Herria
10. Ezin Bizi
11. Parasitoa

1. Meategi Beltza
2. Goian Bego
3. Geldiezina
4. Zeren Beldur
5. Ideia Antolatuak
6. Gezurrak
7. Gauean Ihesi
8. Arraza
9. Ito Arte
10. Zatoz Bila
11. Arbasoen Guda
12. Ahaztezina Izango Dela
13. Zu Gabe
14. Eman Pausoa
15. Asgarth
16. Ipar Haizea
17. Zeldatik
18. Denboraren Hautsa
19. Lur Jota
20. Heriotzaren Aurpegia

